Ongi etorri Galeseraren Aldeko Batzordearen site-orrialdera; hemen Gales, galesera eta gure batzordeak bai Galesen bai atzerrian egiten dituen ekintzei buruzko informazio interesgarria eta erabilgarria aurkituko duzu.
Batzordea 1933. Urteko Galeserako Legeak sortu zuen erakunde legala da eta bere helburua galeseraren erabilera erraztea eta sustatzea da. Orrialde honetan helburu hori lortzeko egiten ditugun ekintza desberdinak erakutsiko dizkizugu eta era berean zuk pertsona, enpresa edota erakunde bezala elebitasuna sendotzen nola lagun dezakezun azalduko dizugu.
Elebitasuna fenomeno zeharo arrunta da (munduko biztanleriaren 60% elebiduna da). Galesera ikasi nahi baduzu, zure seme-alabak galeseran hazi nahi badituzu, unibertsitatean hizkuntzen arloan lanean bazabiltza edota Gales edo elebitasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hau da zure site-orrialdea.
Batzordearen ustean gutxienen hizkuntza bat erabiltzen duten komunitateek bere esperientziak elkarri azalduz gero asko ikas dezakete; beraz hizkuntz horiek sendotzeko eta sustatzeko prest gaude. Gure ekintzei buruz gehiago jakin nahi baduzu bidal iezaguzu posta elektroniko bat honako helbide honetara:
[email protected]
Ingelesan jarraitu nahi baduzu sakatu hemen
Galeseran jarraitu nahi baduzu sakatu hemen